partekatu
• ZABOR-BILKETA
San Markosi kexa, zaborra biltzeko zerbitzu kaskarragatik
Lasarte-Oriako Udalak kexa aurkeztu du, zaborra biltzeko zerbitzua topatu diren akats ugariengatik. Uztailaren 1az geroztik, zerbitzu hori San Markos Mankomunitateak egiten du.Lasarte-Oriako Udalak kexa aurkeztu du, zaborra biltzeko zerbitzua topatu diren akats ugariengatik. Uztailaren 1az geroztik, zerbitzu hori San Markos Mankomunitateak egiten du.
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, iragarri zuen San Markos Mankomunitatearen joandako batzarrean Lasarte-Oriako Udalak kexa forma bat aurkeztu zuela, uztailaren 1az geroztik zaborra biltzeko zerbitzuan ikusten ari diren akats ugariengatik.
Egun hartan, udalak Mankomunitateari pasatu zion hiri-hondakin guztietako errefusaren partea biltzeko ardura. Orduz geroztik, akats nabarmenak antzeman izan dira, eta udalak behin eta berriro eskatu izan du akats horiek zuzentzeko. Horietako askori konponbiderik jarri ez zaienez gero, hiru hilabete igarotakoan, Agustín Valdivia batzarkideak kexa formal bat aurkeztu zuen udalaren izenean.
Ikusten ari garen akatsak garrantzizkoak dira:
- · hilabete osoan jaso ez diren zonak, nahiz eta San Markostik ziurtatu bilketa hori egin dela;
- · konponduta egon arren San Markosek prezintatuta mantentzen dituen kontainer lurperatuak;
- · hondakinak bildu eta gero kontainer-guneak ez garbitzea, horrek zikintasunaren eta arratoien aldetik eragiten dituen arazoekin:
- · materia organikoa jasotzeko kontainerretan beheko tapoirik ez izatea, hartara lixibiatuak liberatu egiten baitira eta ondorioz zikintasuna eta usain txarrak sortzen baitira;
- · zenbait kontainer marroiren tapak hondatuta egotea, horren ondorioz hondakin organikoa kalean gera baitaiteke, bilketa-zerbitzuari jarraipena egitea zailtzeaz gain;
- · taparik gabeko kontainerrak instalatzea, horrek usain txarrak eragiten baititu inguruan
- · gaika biltzeko kontainerretan bilketaren maiztasuna nahikoa ez izatea, horrek berekin baitakar kalean pilatzea kaxak, paperak, poltsa ontzidunak...
Bai alkateak, bai harekin batera ziren zinegotziek (Agustín Valdiviak San Markosko batzarkide gisa eta Jose Mª Urdanpilletak zerbitzuetako zinegotzi gisa), adierazi dute, nahiz eta behin eta berriro kexatu diren, dela telefonoz, dela idatziz, dela pertsonalki, ez dela lortu planteatutako arazoei gogarako erantzun bat ematea. Horregatik, Zaballosek iragarri du prentsaurrekoaren ondoren zerbitzuetako zinegotziak bilera bat duela programatua San Markosko arduradunekin eta zerbitzua adjudikatua daukan enpresakoekin, gogarako irtenbide bat biltzeko.
Valdiviak jakinarazi zuen abuztuaren 8an, eta jasotako kexen ondoren, eskainitako zerbitzuagatik udalean eragindako ondoeza idatziz helarazten hasi zirela. Abuztuaren 10ean lehen bilera egin zen konponbideak bilatzeko, baina, irailaren erdialdera iritsita, eta zerbitzuak eragindako atsekabea ikusita, kexa formal bat aurkeztea erabaki zen.
Bestalde, lurpeko kontainerren egoera hobetzeko, udalak Biurrarena enpresa kontratatu du horien garbiketa eta mantentzioa egiteko. Horri esker, kontainer horiek sorrarazitako arazoak konpontzea espero da, harik eta laster martxan jarriko den parte-hartzezko prozesuaren ondoren haien etorkizuna erabakitzen den arte. Atal honen barruan, Mankomunitateari eskatu zaio, lurpeko kontainer bat hondatzen bada, horren ordez lur gaineko tapadun bat ipini behar dela, eragozpenik ez sortzeko, harik eta konpontzen den arte.
Alkateak garrantzi handiko beste bi alderdi nabarmendu nahi izan zituen. Gaikako bilketari dagokionez, jakinarazi zuen, Europako direktibaren eskakizunen arabera, 2020an nahitaezkoa izango dela hiri-hondakinen % 50 gutxienez bereizita birziklatzea. Beharrezkoa da bilketa organikoko kontainerrek ondo funtzionatzea, biohondakina ondo kontrolatu ahal izateko eta etorkizunean arlo honetako hobariak ahalbidetzeko. Beharrezkoa da, halaber, herritarrek antzematea ezen hondakinak bereizteak eskatzen duten esfortzua baliagarria dela eta ez dutela denek leku berean bukatzen, sentipen horrek desanima baititzake ahalegin horretan saiatzera. Horregatik, birziklatzeko kontainerren bilketa maizago egin behar da, ezin baita orain dela 10 urteko maiztasun berarekin egin, orain askoz gehiago birziklatzen denez gero.
Eta amaitzeko, herritarren zibismoa azpimarratu zuen, eta kaleak garbi mantentzeko herritarrek kolaboratu egin behar zutela. Gogorarazi zuen, esate baterako, bolumen handikoak asteazkenetan utzi behar direla, ordutegi jakin batean, baina hori ez duela mundu guztiak betetzen. Gainera, aspaldi honetan, Euskadiko hainbat herritan ohikoa izaten ari da arazo ekonomikoak dituzten zenbait kolektibok kontainerretatik zaborra ateratzen dutela, balioko dien zerbaiten bila, gainerakoa zoru gainean utziz, horrek berekin dakartzan arazoekin: kiratsa, zikinkeria eta arratoiak. Kolektibo horiei eskatu zien oinarrizko zerbitzu sozialetara jo dezatela laguntza eske, eta, hala ere hori egiten jarraitzen badute, eraabiltzen ez dutena buelta dezatela kontainerretara. Zaballosek ohartarazi zuen, herritarren kilaboraziorik ez badago, udaltzainei instrukzioak eman dizkietela, beharrezkoa izanez gero esku har dezaten eta isuna jar dezaten.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala