partekatu
• KIROL-EKIPAMENDUAK
Udaleko kirol-ekipamenduak hobetzea
Udal Kirol Zerbitzuak hainbat hobekuntza eta mantentze lan egin ditu udalerriko zenbait kirol ekipamendutan.
- Trinketeko erretena aldatu da. CIMA Construcciones METÁLICAS enpresak egin du lan hori, 6.841,46 euroko kostuarekin.
- Atsobakar kirol anitzetarako pistako zelaiaren lerroak, atezaindegiak eta saskiak margotu dira.. Ekoloreak Pintura Lanak SL enpresak 987,36 euroko kostua izan du.
- Zabaletaren kirol anitzetarako kantxan hainbat lan egin dira:
- Ateetako batean, babes-sarearen altuera handitu egin da. Horri esker, baloiak ez dira lursail pribatuan sartuko.
- Beste atean, perimetro-sarearen zenbait zati aldatu eta indartu dira, egoera txarrean zeudelako.
- Bi ateen sareak aldatu dira.
Cercados Sarelan enpresak egin ditu lan horiek guztiak, 4.977,64 euroko kostuarekin.