partekatu
• ORDENANTZA FISKALAK
Udalbatzarrak 2019ko ordenantza fiskalak onartu ditu
Udalbatzarrak ordenantza fiskal berriak onartu ditu. Zergak eta tasak %1,5 igo dira, arau orokor gisa. Zabor-tasaren hobari berri bat sortu da, helburuak bete izanaren ordainetan.
2019ko zergak eta tasak igotzeko erabilitako irizpidea da Funcasen (Aurrezki Kutxen Fundazioa) abuztuko KPIren aurreikuspena aplikatzea urte horretan, %1,5eko hain zuzen. Horrek adierazten du aspaldiko urteetan aplikatzen den irizpide bera jarraitzen dela, hainbat gobernuk aplikatu ere.
Ordenantzak onartu egin dira aldeko 7 botorekin (PSE-EE), 3 aurka (EH Bildu) eta 5 abstentzio (ADLOP, EAJ-PNV eta PP). 14 emendakin landu dira: 1 onartu egin da, 2 erretiratu eta 11 atzera bota.
Zerga eta tasa izoztuak
Honako hauek izoztu dira: ICIO, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Estolderia, Kulturetxeko emanaldietarako zergak eta KonTenT-Tu programara bertaratzea.
Etxeko Laguntza Zerbitzua
Etxeko Laguntza Zerbitzuko lanegunetako eguneko ordua %6,98 jaitsiko da (18 euro) eta %12,66 jaiegunetako eguneko ordua (20 euro). Gaueko tarifa berri bat sortu da, orduko 19 eurokoa.
Beste salbuespen batzuk
Kasu honetan, Buruntzaldeko eskualdeko zerbitzuen argibideei jarraituz, kirol zerbitzuetako igoera %2koa izan da. Plusbalioak %3,93ko igoera izan du. Azken salbuespena zabor-tasarena da, %5 igo baita.
Hobari berria zaborretan
Zabor-tasetan hobari berri bat sortu da, helburuen betetzean oinarritua. Europar Batasunak ezarri zuen 2020rako Lasarte-Orian %50era iritsi behar genuela gure hondakinen gaikako bilketan. Hori sustatzeko, %20ko hobaria ezarri da baldin eta 2018an %46ra iristen bagara gaikako bilketan, %48ra 2019an eta %50era 2020an. Helburu horiek betetzen badira, biohondakina biltzeko edukiontzi marroiaren zerbitzuan alta emana duten pertsonak hobari horren onuradun izango dira eta hurrengo urteko ordainketatik deskontatuko zaie. Horretarako, derrigorrezkoa izango da edukiontzi marroien erabiltzaileek urtean gutxienez 40 aldiz ireki izana edukiontzia, edo 4 aldiz hilean.
Salbuespen berria merkataritzari
Azkenik, salbuespen berri bat sortu da bide publikoa okupatzeagatiko zergan, establezimenduearen kanpoaldean elementu berriak instalatzeko baimena eskatzen duten komertzioentzat, betiere udalaren oniritzia baldin badute.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala