partekatu
• SAN PEDRO JAIAK
Udalak herritarren ehunka proposamen jaso ditu San Pedro jaietarako
San Pedro jaietarako herritarren proposamenak jasotzeko “Jaietan Blai “prozesu parte-hartzailea amaituta, 194 ekarpen bildu dira, askotariko proposamenekin.

Proposamenak jasotzeko prozesua otsailaren 12an amaitu zen, eta 194 ekarpen bildu dira, euskal taldeen, nazioko taldeen edo jai-jardueren ehunka proposamenekin.
Gazteria eta Festetako departamentua aztertzen ari da jasotako proposamenak, 2023ko San Pedro jaietan zeintzuk sar daitezkeen ikusteko.
151 ekarpen jaso dira online eta 43 udal-instalazioetan banatutako postontzietan. Horietatik, 70 euskaraz izan dira eta 127 gaztelaniaz