partekatu
• KOOPERAZIOA
Udalak 64.237 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan
Batzorde informatiboak aho batez hartutako erabakiarekin, Lasarte-Oriako udalak 2018ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 64.237 dira, eta Euskal Fondoak kudeatuko ditu. 5 proiektu finantzatuko dira 12.847 eurorekin.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/cooperacion-al-desarrollo.jpg)
Proiektu horiek Euskal Fondoak (Euskadiko Udal Kooperatzaileen Elkartea, zeinetako kidea baita Lasarte-Oriako Udala) aurkeztutako proiektu-poltsatik hautatu dira. Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Saharako kooperazioan espezializatutako entitate horrek 64.237 euro jasoko ditu.
Finantzatuko diren proiektuak (bakoitza 12.847 eurorekin) hurrengo hauek dira:
- Cruz Verde komunitateko ur edangarriaren sistema hobetzea. San Carlos, Nikaragua.
- Sejalaute herrixkan ur edangarriaren sitema eraikitzea. Chahal, Guatemala.
- Edateko uraren hornidura eta saneamendua Norte Morazaneko sei udalerrietan. II Fasea. El Salvador.
- Habanako erdigune historikoan gizarte-arretarako programa sendotzea eta zabaltzea. 500. Urteurrena. IV. Fasea. Habana. Kuba.
- Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako garraio-azpiegiturari laguntzea: prestakuntza, suntsikorrak eta ordezkoak. Tindouf. RASD.
Euskal Fondoak esperientzia handia du garapenerako kooperazioaren munduan, eta bera arduratuko da proiektu horien gauzatzearen segimendua eta kontrola egiteaz, eman zaion diruaren justifikazio egokiak aurkeztu beharko dizkiolarik Lasarte-Oriako Udalari.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala