partekatu
• ENTITATE SOZIALAK
Udalak 17.500 euro eman dizkie 15 entitate sozialei.
Zerbitzu Sozialen Departamentuak 17.500 euro eman dizkie Lasarte-Orian kolektibo desabantailatuen alde lan egiten duten 15 entitateri.
2017eko diru-laguntzen deialdira 16 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 1 geratu da kanpoan, deialdiko helburua betetzen ez zuelako.
Honako erakunde hauek lortu dute beren proiektu sozialetarako finantzazioa:
- AGIFES. Buruko gaixotasuna duten pertsonei eta familiartekoei arreta zuzena emateko programa.1.134€.
- IZAS FUNDAZIOA. Martuteneren espetxeko presoentzako espetxe-arreta programa. 742€.
- ESPAINIAKO MINBIZIAREN KONTRAKO ELKARTEA-GIPUZKOA Gaixo onkologikoei eta bere senideei akonpainamendua eta laguntza. 221,71€.
- ADEMGI. Urteko Proiektu Orokorra. 737.50€.
- ARANTZAZUKO AMAREN PARROKIA. Ostarte Gazte Taldeak programa. 1.281,25€.
- ALCER-GIPUZKOA. Arreta-zerbitzu psikosozial eta soziosanitarioa. 1.134€.
- ATECE Gipuzkoa. Burmuineko kalte hartua duten pertsonei eta haien familiei arreta osoa emateko programa. 360€.
- ORTZADAR. Heltzen Proiektua. 502,50€.
- ADAHIGI. Arreta Faltaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea dutenen familientzako mantentzioko eta arreta goiztiarreko programa. 778,23€.
- GAUTENA. Udaleku irekien programa. 311,66€.
- ATZEGI. Elkarte-ekintzarako eta familiei laguntzeko zerbitzua. 762,17€.
- NAGUSILAN. Beti Zurekin Programa. 464,05€.
- HOZKAILU SOLIDARIOA. Kontzientziazio-kanpaina. 2.282€
- ELKARTEA PAUSOKA. Behar bereziekin dituzten umeentzako birgaitze osoko zentroa. 770€.
- GIPUZKOAKO IKUSMEN URRIKOEN ELKARTEA. Ikusmen-urritasun larria duten edo itsu diren nerabeei eta familiei laguntza psikosoziala emateko programa. 728€.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala