partekatu
• KULTURA
Udako Tailerrak Auzoetan programak haurrentzako tailer gehiago aurtengo udan
Kulturako zinegotziak Udako Tailerrak Auzoetan programako tailerrak eta ipuin-kontariak aurkeztu zituen. Haurrek uztail honetan gozatu ahalko dute horietaz herriko auzoetan zehar. Proposamen interesgarrienen artean, kamiseten pintaketa edo aurpegiko makillajea.
Maite Iglesias kulturako eta hezkuntzako zinegotziak eta Juantxi Ugarte teknikariak aurkeztu zituzten Lasarte-Oriako hainbat auzotan izango diren tailerrak eta ipuin-kontariak. Uztailean zehar izango dira, gehienbat larunbat goizetan.
Jarduera kulturala dibertsifikatzearen aldeko apustu hau, kultura gure auzoetara eramanez, oraingo gobernu-ekipoaren konpromiso bat da, eta horregatik aurten eskaintza hedatu egin da. Guztira 4 tailer eta Luz Usabiagaren ipuin-kontaketak.
Tailerrak bi hizkuntzetan izango dira, 11 urtetik beherako haurrei zuzenduak, eta tailer bakoitzeko parte-hartzaileak gehienez 18 izango dira. Tailerrak hauek dira: kamiseten pintaketa (parte-hartzaile bakoitzak bere kamiseta eraman behar du), aurpegi-pintaketa, txapena eta trapilloena. Inskripzioa lekuan bertan egingo da, saio bakoitza hasteko unean. Ipuin-kontariak hasiera batean euskaraz izango dira, baina eskariari erreparatuko zaio.
Aurreikusitako programazioa hau da:
Uztailaren 7an
* Atsobakarren: Kamiseten tailerra
Golf plazan, 11:30-13:30, Semblante Andaluzekin.
* Sasoetan: Ipuin-kontaria
Jaizkibel plazan (Gaztelekua), 12:00 13:00, Sasoeta Sasoianekin.
Uztailaren 14an
* Sasoetan: Aurpegi-pintaketako tailerra
Jaizkibel plazan (Gaztelekua), 11:00 13:00, Sasoeta Sasoianekin
* Zabaletan: Ipuin-kontaria
Zabaleta Auzolan, 12:00 13:00.
Uztailaren 16an
* Orian:
Frontoian, La Esperanza auzo-elkartearekin
Aurpegi-pintaketako tailerra: 11:00-13:00
Ipuin-kontaria: 13:00-14:00.
Uztailaren 21ean
* Zabaletan: Txapen tailerra
Zabaleta Auzolan, 12:00 13:00.
* Zumaburun: Ipuin-kontaria
Isla plazan, 12:00 13:00.
Uztailaren 28an
* Zumaburun: Trapilloko tailerra
Isla plazan, 11:30-13:30
* Atsobakarren: Ipuin-kontaria
Golf plazan, 12:00-13:00, Semblante Andaluz elkartearekin.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala