partekatu
• TRUKELANDIA
TrukeLandia egitasmoa aurkeztuko da kultur etxean urtarrilaren 23an
Ekitaldirako gonbidapenak Gurasolandiako antolatzaileei eskatu ahalko dizkiete familiek, eurekin komunikatzeko erabiltzen dituzten ohiko bideetatik.
Hilaren 23an aurkeztuko da jarduera, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. 17:30ean hasiko da festa giroa izango duen ekitaldia eta GurasoLandia ekimenean parte hartzen ari diren familiek parte hartu ahalko dute, aurrez gonbidapenak eskuratuta. Porrotx pailazoak dinamizatuko du ekitaldia.
Izenak berak dioen bezala, bizipenak trukatzea da helburua, hilabetean behin. Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun Kultur Elkarteak aurrera eramaten dute, elkarlanean. TrukeLandia egitasmoa GurasoLandiaren baitan dago, eta, azken hori, GurasoLeku izeneko ekimen baten adarretako bat da, GurasoLagun eta GurasoTegirekin batera. Urte batzuk daramatza martxan xede honekin: herriko haurrak elebidun oso bihurtzea, euskararen transmisioa familietan bultzatzearen bidez.
Gonbidapenak jaso
Lehen esan bezala aurten GurasoLandian ari direnek bertaratu ahalko dute TrukeLandiaren aurkezpenera. Ekitaldirako gonbidapenak Gurasolandiako antolatzaileei eskatu ahalko dizkiete familiek, eurekin komunikatzeko erabiltzen dituzten ohiko bideetatik.
Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala