Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MANTTANGORRI HIRIBUSA

Manttangorriaren zerbitzua areagotuko da Santu Guztien kariaz, eta inbertsio berriak egin dira hilerrian

Santu Guztien eguna dela eta, hiribusaren zerbitzua areagotu egingo da, eta COVID-19 protokoloa ezarri da hilerrira hurbiltzen direnentzat. Udalak, gainera, zenbait hobekuntza egin ditu, hala nola asfaltatzea, barandak aldatzea...

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkateak, Agustín Valdivia Calvok, Zerbitzu Publikoetako zinegotzi David Mateosekin batera iragarri du aurten zer neurri hartu dituzten azaroaren 1a iristeagatik, jaiegun horretan lasarteoriatar asko hurbiltzen baitira jada hildako pertsona maiteak gogoratzera.

Valdiviak COVID-19ren protokoloa betetzearen garrantzia azpimarratu du, herritarrei laguntza eskatuz

Bere aldetik, Zerbitzu Publikoetako zinegotziak, David Mateos, ohi den bezala, udalak hiribusaren zerbitzu bat ezarri duela azaldu zuen urriaren 31rako eta azaroaren 1erako, Antxisu Bailaratik abiatuta ordutegi hau izango duena: 9:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.

Horrez gain, protokolo bat ezarri da, alarma-egoera eta Eusko Jaurlaritzaren dekretua direla kausa. Hilerrira doan pertsona guztiak maskara jantzita eraman beharko du eta indikazio hauek bete beharko ditu:

  • Gehienez ordubeteko egonaldia: hilerrian ahalik eta denbora laburrenean egoteko eskatzen da, eta gehienez ordubetez egon ahalko da han.
  • Gehienez 6 laguneko taldeak: familiei talde handietan ez hurbiltzeko eskatzen zaie.
  • Distantziak: pertsonen arteko distantziak gutxienez 1,5 metrokoa izan beharko du denbora guztian.
  • Maskara: maskara jantzita eraman beharko da denbora guztian.

Hilerrira hurbiltzen direnek hobekuntzako zenbait obra egin direla ikusi ahalko dute. Udalak Asfaltia kontratatu zuen obra horiek egiteko: barandak eta zintarriak partzialki berritzea, erretenak txukuntzea, bigunguneak eta gune hondoratuak saneatzea eta zorua asfaltatzea. Obra horien kostua 93.121 eurokoa izan da. Bestalde, Excavaciones y Transportes Ateri enpresa kontratatu zen hobi eta panteoietan amiantoa ezabatzeko, 16.638 euroko kostuarekin.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala