partekatu
• SEINALEAK
Lasarte-Oriak matxismoaren aurkako bide-seinaleak estreinatu ditu
Lasarte-Oriako errepidezko 7 sarbidek badute jada indarkeria matxistaren aurkako eta errespetuaren aldeko seinale bana.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/18-11-21-Senales-contra-el-machismo---web.jpg)
Jadanik ikusgai daude matxismoaren aurkako 7 trafiko-seinale Lasarte-Oriara errepidetik sartzean. Jesus Zaballos alkateak, Izaskun Oronoz zerbitzu sozialetako teknikariarekin batera, Atsobakarreko biribilgunean jarritako lehen seinalea desestali zuten.
More koloreko seinaleetan hau irakur daiteke: Indarkeria matxistari Ez! Lasarte-Oria errespetua sustatuz! Horiekin, Lasarte-Oriako Udalak agerian jarri nahi du udalerriak bortizkeria matxistaren aurka duen konpromisoa, egunero hainbeste sufrimendu eta min eragiten duen izurri horren aurka.
Zaballosek adierazi duenez, seinaleek erakusten dute Lasarte-Oria solidarioa dela bortizkeria matxistaren biktimekin eta hemen zero tolerantzia dagoela indarkeria horrekin.
Hemen daude seinaleak:
• Atsobakarreko biribilgunea
• Urbileko sarbidea
• Hipodromoko zubia
• Goiegiko biribilgunea
• Sasoetako biribilgunea
• Karmengo kaperako sarbidea
• Oriako sarbidea
Iturria: Lasarte-Oriako Udala