Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PLAZAOLAKO TUNELA

Lasarte-Oria eta Urnieta lotuko dituen bidegorri berriaren lanak hasi dira

Obra, 1,5 milioi euroko inbertsioarekin, uda honen amaieran amaitzea aurreikusten da, 8 hilabeteko gauzatze-epearen ondoren.

1 / 2
1. argazkia
  • Obra, 1,5 milioi euroko inbertsioarekin, uda honen amaieran amaitzea aurreikusten da, 8 hilabeteko gauzatze-epearen ondoren.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 1,2 kilometroko bidegorria eraikitzeko lanak abiarazi ditu, bi udalerrien arteko lotura hobetzeko.
  • José Ignacio Asensio: «Proiektu honek aurrerapen nabarmena dakar mugikortasun garbiago eta irisgarriago baterantz, ibilbide seguruagoa, erosoagoa eta ingurunean erabat integratua eskainiko duena, emisioak murriztuz».

Lasarte-Oria eta Urnieta lotuko dituen bidegorri berriaren obrak joan den abenduaren 9an hasi ziren, eta gaur goizean erakundeen ordezkariek lanen hasiera bisitatu dute. Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok, Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Urnietako alkate Jorge Seguradok eta Urnietako Jasangarritasun Energetikoaren arloko zinegotzi Herme Gonzálezek lagundu diote.

Bisitan, José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak nabarmendu duenez, «proiektu honek lantzen ari garen lurralde-eredua irudikatzen du: mugikortasun aktiboaren aldeko apustua egiten duen lurraldea, emisioak murrizten dituena eta pertsonak erdigunean jartzen dituena. Bidegorri berri honekin aurrera egiten dugu udalerrien arteko konexio seguruago eta irisgarriagoetan, eta natura-balio handiko espazioak berreskuratzen ditugu, herritarrek egunero erabil ditzaten».

Asensiok azpimarratu duenez, proiektu honek «aurrerapen nabarmena markatzen du mugikortasun garbiago eta irisgarriago baterantz», eta nabarmendu du «ibilbide seguru, eroso eta ingurunean erabat integratua eskaintzea ahalbidetuko duela, emisioak murrizten lagunduz».

Funtsezko azpiegitura mugikortasun aktiborako

Ibilbideak Azkorteko bidea Urnietako bide-sarearekin lotuko du, Plazaolako trenbide-plataforma zaharraren zati bat berreskuratuz eta mugikortasun jasangarriaren zerbitzura jarriz. Esku-hartzea hiru zatitan egituratuta dago:

  • Azkorte – tunelaren iparraldeko ahoa: 225 metroko egokitzapena.
  • Plazaolako tunela: 542 metroko egokitzapena eta errefortzua.
  • Hegoaldeko ahoa – Urnieta: 502 metro, udal-sarearekin lotu arte.

Lanek (zoladura, drainatzea, seinaleztapena eta argiztapen puntuala) 8 hilabeteko epea izango dute, gutxi gorabehera, eta, horri esker, azpiegitura uda honen amaieran erabilgarri egongo da.

Bultzada bat Buruntzalderako

Urnietako alkate Jorge Seguradok nabarmendu duenez, Urnieta eta Lasarte-Oria arteko lotura hobetuko duen bidegorri berriak «mugikortasun jasangarria sustatuko du, bizikletaren erabilera eta oinezko joan-etorriak bultzatuz, eta horrek naturara hurbiltzeko eta ingurune pribilegiatu horretaz gozatzeko ere balioko du». Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen dituen Plazaolako trazaduraren balio estrategikoa ere azpimarratu du Seguradok. Era berean, eskerrak eman dizkio Aldundiari udalerriarentzako estrategikoa den proiektu hau bultzatu eta hain azkar gauzatu izanagatik.

Bestalde, Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak administrazioen arteko lankidetzari balioa eman dio: «Proiektu hau Lasarte-Oriarako eta gure ingururako nahi dugun gobernantza ereduaren adibide ona da: erakundeok helburu komun batekin elkarrekin lan egiten dugunean, mugikortasun alternatiba seguruak, erosoak eta ingurumena errespetatzen dutenak eskaintzeko gai gara. Bidegorri berriak Lasarte-Oria eta Urnieta arteko lotura indartuko du eta Buruntzaldeko bide sareari bultzada emango dio, pertsonak gure erabakien erdigunean jarriz».

Lurralde berdeago batekiko konpromisoa

Jarduera horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak aurrera egiten du mugikortasun aktibo moderno, seguru eta konektatuko sare bat eraikitzen, kutsatzen ez duten garraiobideak bultzatuz eta bizi-ohitura osasungarriagoak sustatuz.

Informazioa eta argazkia: Lasarte-Oriako Udala