partekatu
• KULTURA
Irakurgai eta ikus-entzunezkoen gida ez-sexista liburutegi munizipalean
Liburutegi Munizipalak gai ez-sexistak lantzen dituzten liburu eta ikus-entzunezkoen gida bat prestatu du. Gida hori aurki banatuko da lasarteoriatarren etxeetara.
Jesus Zaballos alkateak azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien barruan aurkeztu zuen gida. Bere hitzaldian gogorarazi zuen kulturak bere helburuen artean duela gizartea kontzientziatzeko eta eraldatzeko tresnak ematea.
Horregatik, bere ustez, generozko indarkeria bezalako errealitateak ere aldatu behar ditu. Zaballosek gogorarazi zuen iaz Txoko Morea inauguratu zela, etxeko txikienentzako liburu eta bideoekin, berdintasunari edo dibertsitateari buruzko gaiak landuz. Aurten, liburutegiak bere funtsetan feminismoari, berdintasunari, dibertsitateari eta abarri buruz dauzkan liburuak eta ikus-entzunezkoak biltzeko lana egin du.
Zerrenda hori Lasarte-Oriako postontzi guztietan banatuko diren 7.500 gida hauetan jaso da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala