Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ETAREN BIKTIMA

Alfonso Morcillori omenaldia Medellínen (Badajoz)

Alfonso Morcilloren omenezko monolito bat eta bere izena duen kaleko plaka bat ezarri dira, biktima guztien oroimenez.

1. argazkia

Joan den ostiralean, otsailaren 21ean, Lasarte-Oriako alkatea, Agustín Valdivia, Alfonso Morcillo Udaltzainleko sarjentuari eginiko omenaldian izan zen. Morcillo ETAren biktima izan zen Lasarte-Orian, 1994ko abenduaren 15ean. Medellín (Badajoz) herrian egindako ekitaldian bertako agintariak, Morcilloren senideak eta herritar ugari bildu ziren, bere memoria eta terrorismoaren biktima guztien omenez.

Eguneko ekitaldi nagusia Alfonso Morcilloren omenezko monolitoaren ezarpena eta bere izena duen kaleko plaka baten erakustea izan ziren. Ekitaldi honetan, Morcilloren oroitzapena gogoratu eta bere hilketak senideengan, inguruan eta euskal zein Espainiako gizartean utzitako arrastoa nabarmendu zen.

Alfonso Morcillo, Donostiako Udaltzaingo sarjentua, ETAk 1994ko abenduaren 15ean erail zuen, Lasarte-Orian, bere etxetik lanera irteten ari zenean. Terrorista batek bizkarretik tiro egin zion, hurbiletik, eta bertan hil zen. Bere hilketak dolua eta tristura sakona eragin zituen senideengan eta Lasarte-Oriako herrian, beste behin ere indarkeria terrorista jasaten baitzuten.

Bere hitzaldian, Lasarte-Oriako alkateak, Agustín Valdiviak, Alfonso Morcilloren irudia gogoratu eta terrorismoaren biktima guztien memoria aldarrikatu zuen. Hitzaldian, Valdiviak Lasarte-Oriako Udalak 2011n argitaratutako Ausencias liburua aipatu zuen, non ETAk eraildako eta Lasarte-Oriarekin lotura zuten zortzi pertsonaren biografiak jasotzen diren.

"Gaur, 30 urte igaro ondoren, berriz ere bere memoria aldarrikatzeko elkartu gara. Berari zor diogu, Katyri eta bere familia osoari. Ekitaldi honek Medellín eta bere herritarrak ohoratzen ditu, ez bait dute Alfonso ahaztu. Gizon on bat hil zuten, historiatik ezabatu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. Betebehar etikoa dugu Alfonso Morcilloren oroimena bizirik mantentzeko", azpimarratu zuen Valdiviak.

Alkateak, era berean, terrorismoaren mehatxuaren eta sufrimenduaren aurrean Euskadin jarraitzea erabaki zuten pertsona guztiei omenaldia egin zien: "Katy, badakigu urte zailak eta bakardade handikoak izan direla. Zurekin egon arren, Alfonso gabezia handiegia eta bidegabea da. Zuk eta zu bezalako pertsonek, terrorismoaren aurrean horma bat izan zaretenek, posible egin duzue gaur egun esan ahal izatea ETAk ez zuela ezer lortu, min, negar eta odolaz beteriko kaleak eta plazak baizik", adierazi zuen.

Omenaldian Alfonso Morcilloren alarguna, Katy Romero, egon zen ere, eta bertaratu ziren guztien maitasuna eta aitortza jaso zituen. Agintariek bere duintasuna eta urte hauetan guztietan izan duen sendotasuna azpimarratu zuten, memoria bizirik mantentzearen alde egin duen lanagatik.

Ekitaldian hainbat erakundetako ordezkariak, Alfonso Morcilloren senideak eta Medellíngo herritarrak bildu ziren, familia lagundu eta omenaldi honetan parte hartzeko.

Bisita instituzionalaren testuinguruan, Lasarte-Oriako alkateak Medellíngo Udalaren ohorezko liburuan sinatu zuen, gonbidapenagatik eskerrak emanez eta terrorismoaren biktimen memoria bizirik mantentzeko beharra azpimarratuz.

Omenaldi honek Lasarte-Oriako konpromisoa berresten du terrorismoaren biktimen oroimenarekin, eta elkarbizitza, justizia eta errespetuan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko konpromisoarekin.