partekatu
• ODOL-EMAILEEN ELKARTEA
Hiru urterako hitzarmena sinatu da Odol-Emaileen Elkartearekin
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/P1080302p.jpg)
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta José Usabiaga Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko kideak sinatu duten hitzarmenaren bidez, elkarteak urtean 2000 euro jasoko ditu hiru urtez.
Alkateak nabarmendu zuenez, lasarteoriatar horiek egiten duten lan garrantzitsuari esker funtzionatzen dute gure osasun-zerbitzuen sistemak eta gure operazio-gelek. Odol-emaile guztiei eskertu zien beren ekarpen solidarioa, hain ondasun baliotsua den odola eskaintzen baitute.
Hitzarmen honen bidez, Odol-Emaileen Elkarteak egiten duen lana babestu nahi da eta finantzatzen lagundu, Lasarte-Oriako herritarren artean odolaren donazioa sustatzeko eta, ondorioz, odol-ateratzeen programazioa garatzeko.
Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteak konpromiso hauek hartzen ditu:
- Lasarte-Oriako udalerrian odolaren donazioa sustatzea.
- Lasarte-Oriako herrian odola ateratzeko hamabi donazio-aldi programatzea eta gauzatzea.
Sinaketa amaitutakoan, Izaskun Oronoz teknikariak jakinarazi zuen 2016. urtean 3329 odol-emaileri egin zitzaiela deialdia eta guztira 656 lortu zirela.
Alkateak herritarrak animatu zituen odol-emaile egitera anima daitezen, elkartasunezko keinu horren bidez bizi asko salbatzen baitira.
Bestalde, Usabiagak gogorarazi du, odol-donazioak kudeatu ez ezik, Esne Tanta bankua ere kudeatzen dutela, ama-esnea jasotzeko, bai eta organoen donazioa ere.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala