partekatu
• EMAKUMEEN ZENTRO ZIBIKOA
Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak
Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 29etik otsailaren 1era da, zentroan bertan.
Hauek dira ikastaroak:
- · Biodantza (38.25€)
- · Antzerkia (51.00€)
- · Yoga (38.25€)
- · Eskulanak: (51.00€)
- · Ehoziriak (43.96€)
- · Tai-Xia (21.98€)
- · Sabel-dantza (30.60€)
- · Hipopresiboak (44.55€)
- · Kantua (doan)
- · Jantzi konponketa eta patroiak (doan)
- · Bitxien Tailerra (doan)
- · Emakumeen arteko elkarrizketak (doan)
- · Orratz-lanak (doan)
- · Batuka (doan)
- · Euskara Txokoa (doan)
Bestelako ekintzak:
- · Adimen emozionala
- · Bikoteentzako hazkunde erotikoa
- · Egunerokotasunerako psikologia
- · Bikotean elkarbizitzeko gakoak
- · Gure bizipenak emakume bezala
- · Zentra-t, mugimendutik isiltasunera (meditazioa)
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Zentro Zibikora, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. otsailaren 2an, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan.
Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango diren.
Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.
Informazio gehiago:
Web: www.lasarte-oria.eus
Emaila: emakumezentroa@lasarte-oria.eus
Helbidea: Aralar Plaza 5.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala