partekatu
• HIRIBUSA
Hiribusaren zerbitzuak abuztuan ere funtzionatuko du
Aurten ere Manttangorri autobusaren zerbitzua abuztura ere zabalduko delarik. Zabaltze astelehenetik ostiralera 13 bidaia egitea ekarriko du.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/th_tmstmp1564396211.jpg)
Zerbitzuaren zabaltze honek herritarren etengabeko erreklamazio bati erantzuten dio. Horrela, abuztuan zehar, zerbitzua 13 bidaiak osatuko dute, 8:00etan hasi eta 20:00etan amaituko direlarik.
Kontratazioko legeak gaur egun gehienez uzten duen kopururaino zabaldu du Udalak une honetan, sinatutako kontratuaren balioaren % 10a baita tope hori. Horrela, hiribusaren urteko kostua 76.622 eurokoa da.
2022. urtera arte itxoin beharko da, orduan amaitzen baita TSSTri egindako kontzesio administratiboaren hamar urteko balio-aldia, zerbitzuaren bestelako zabalpen batzuk planteatzeko, hala nola Manttangorriren zerbitzua asteburuetara zabaltzea, hori ere erreklamatzen baitute herritarrek.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala