Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EUSKARALDIA

Euskaraldiaren bisita etxez etxe larunbatean

Alkatearen bandoa jartzen ari da larunbat honetan bisita jasako duten portaletan

1. argazkia

Jesús Zaballos alkateak pasa den asteko prentsaurrekoan adierazi zuen modura, bisitak herriko etxe guztietara azaroaren 10ean egingo dira, goizeko 10:00ak eta 13:30ak bitartean. Bisitak, horretarako prestatzen ari diren 200 bisitari boluntariorekin egingo dira. Aipatutako kopurura iritsiko ez balitz, zenbait etxebizitza hurrengo astean bisitatuko dira.

Ekimen honek alderdi politiko guztien babesa du, urriaren 9ko udalbatzarrean Euskaraldiaren aldeko adierazpen instituzionala ahobatez onetsi baitzuten.

“Euskaraldiaren loraldia Lasarte-Orian” izena jarritako ekimen berritzaile honen helburua da herritar guztien etxeetara joatea eta zuzenean:

  1. Euskaraldia zer den azaltzea.
  2. Euskara ulertzen dutenei bereziki belarriprest izatera animatzea.
  3. Eta guztiei, euskara ulertzen dutenei eta ez dutenei, denei, koloretako puntu bat balkoian jartzea Euskaraldia bukatuko den egunera arte, hau da, abenduaren 3ra arte.

Jadanik 1.400dik gora lasarte-oriatarrek eman dute izena ahobizi edo belarriprest izateko, baina helburua ahalik eta gehienek izena ematea da, izan ere, herrian zenbat eta ahobizi eta belarriprest gehiago izan, guztion arteko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ohitura gehiago handituko da.

Nahi duenak izena on-line (http://lasarte-oria.euskaraldia.eus/) edo paperean eman dezake eta herrian dauden 28 puntuetako batean utz dezake betetako diptikoa.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala