Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BASERRI PRODUKTUEN FERIA

Larunbatean ospatzen da Lasarte-Orian Baserri Produktuen VI. Feria

Behemendik antolatua, Baserri-Produktuen VI. Feria aurkeztu da. Hurrengo azaroaren 10an ospatuko da, Okendo Plazan, 10:00etatik 14:00etara 10 postu eta umeentzako jolasak.

1. argazkia

Feria honen ezaugarriak hurrengo hauek dira:

  • Azoka Okendo plazan egingo da, larunbatean, azararoaren 10an, 10:00etatik 14:00etara.
  • 10 saltoki jarriko dira Okendo Plazan, nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmentarako.
  • Antzinako jolasez osaturiko  zona bat egongo da umeek jolasteko.

Ferian aurkitu ahal izango diren produktuak dira: jatorrizko izendapeneko Idiazabal gazta, behi-esnekiak, ahuntz-gazta, Tolosako babarrunak, barazkiak, eztia, ahate-haragia eta eratorriak, Euskal Txerriaren hestebeteak, arraza pirenaikako eta terreñako behikia, eskuz egindako pastak eta baserriko ogia, baserriko jogurtak, mermeladak eta konfiturak, kremak eta ukenduak, hazi ekologikoak, elikaduran erabiltzeko loreak, landareak eta sustraiak, etab.

Nekazaritzako azokak baserriko produktuak merkaturatzeko bide bikainak izan dira. Sektorearen krisiak berak eta herritarren kontsumo-ohituren aldaketek produktu horien kontsumoa pixka bat gutxitzea eragin dute.

Kasu honetan, lokalizazio geografiko ezberdinetako baserri-produktuen azoka berezia aurkezten da, Okendo Plazan egingo dena. Azokaren helburua baserriko produktuen zuzeneko salmenta bultzatzea da, bai eta produktu horien promoziorako erakustoki bat edukitzea ere. Azoka hau aisiako jarduera moduan ere aurkez daiteke, eta astegunetan merkatuetara joan ezin direnentzako aukera gisa ere bai.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala