partekatu
• SAN PEDROETAKO KARTELAK
2019ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
2019. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 62 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/sanpedrojaiak_tmstmp1557482149.jpg)
Bozka emateko epea maiatzaren 15ra artean egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu WEB-orriaren bidez! Hemen daukazu kartelen galeria. Iritzia emateko, bidal iezaiguzu e-mail bat partehartzea@lasarte-oria.eus helbideari.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala