Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PENTSIONISTAK

Alkateak Gipuzkoako pentsionisten martxaren manifestua hartu zuen

Lasarte-Oriako alkateak Gipuzkoako pentsionisten eskutik manifestu bat jaso zuen, adineko pertsonei bideratutako politiken aldeko zenbait erreibindikazio biltzen dituena.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, harrera egin zion Gipuzkoako pentsionisten martxari, egunotan gure lurraldea korritzen ari baita. Lasarte-Orian barrena pasatzean, manifestu bat entregatu nahi izan zuten, adineko pertsonei bideratutako politiken aldeko hainbat erreibindikazio jasotzen dituena, haien zahartze aktiboa sustatuz eta pentsio-sistema publiko duina eta justua bermatuz.

Planteatutako erreibindikazioen artean daude:

  • ·         Jubilatuen Elkartearekiko erlazio hobe bat bultzatzea eta haren iraunkortasun ekonomikoa bermatzea.
  • ·         Pentsio duin eta justuago batzuen eskakizuna defendatzea.
  • ·         Oztopo arkitektonikoak eta sozialak ezabatzea, gune irisgarriak, lagunkoiak eta jasangarriak bultzatuz.
  • ·         Udalak bat egin dezala Euskadi Lagunkoia proiektuarekin.
  • ·         Adineko pertsonen kontseiluak sustatzea.
  • ·         Hezkuntza aktiboa sustatzea.
  • ·         Jubilatuen zentroetan domotikaren aldeko apustua egitea.
  • ·         Nahi gabeko bakardadeari eta isolamenduari amaiera ematea.

Amaitzeko, Adinekoen zinegotzigoa sortzea eskatu zuten, adinkeriarekin amaitzea bizitza administratiboan zein arruntean, eta adineko pertsonak baloratzea eta aintzat hartzea, partaide eginez. Dokumentua alkateari eman eta gero, eta harrera egiteagatik erakutsi duen borondatea eskertuta, beren ibilbideari jarraitu zioten.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala