Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2021KO EGUTEGIA

Lasarte-Oriako 2021ko egutegia

Beste urte batez, herriko etxeetara banatu da Lasarte-Oriako egutegia.

1. argazkia

8500 ale, zeinetan aurkezten dira Isaac Farré argazkilariak egindako 12 argazki, gure kaleen, gure paisaiaren eta bizitzaren zatiak islatzen dituztenak.

Egutegiaren edizioa eta inprimaketaren kostua 10.073 eurokoa izan da eta Ganboa Centro Gráfico enpresak egin du.

Alkateak egutegi honetan azpimarratu nahi du urte berri bat hasiko dela, 2020 atzean utzita. Gure bizitzan ezagutu ez dugun pandemia batek markatutako urtea, hain zuzen.

Urte horretan, gure bizitza, gure eguneroko jarduera, aldatu egin da zeharo, gelditu arte ia. Hilabete gutxi batzuetan zehar, beste era batera jokatzen ikasi behar dugu, osasuna eta ingurukoak helburu nagusi bihurtuz.

Egutegiaren beste ale bat nahi duten pertsonak udaletxeko 1. solairura etor daitezke, Alkatetzara.