partekatu
• KULTURA
Alboka abesbatzak urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen honetan ezartzen da Alboka abesbatzak Lasarte-Orian urtean zehar eman behar dituen kontzertuak, bai eta 3.405 euroko dirulaguntza ere 2020. urterako, 8.125 euroko aurrekontu baterako.
Hitzarmena Agustín Valdivia Calvo alkateak eta Mª Carmen Jáuregui Albokako lehendakariak sinatu dute. Hitzarmen horretan, bi alderdien betebeharrak eta dirulaguntzaren xedea ezartzen dira.
Alkateak jakinarazi du hitzarmena egokitu egin dela COVID-19ak eragindako pandemiarekin gaur egun bizi dugun egoera, eta haren bidez elkarte horri lagundu nahi zaiola, bizitzen ari garen hain une konplexu honetan. Udalak aitortzen du entitate kulturalak —eta, kasu honetan, Alboka— kulturaren eremuan egiten ari diren ahalegina.
Bestalde, Albokako lehendakariak nabarmendu du zein zaila den koralaren bizitza mantentzea, elkartearen jarduera normala zailtzen duten protokolo batzuetara egokitu behar izan baita entsegu eta kontzertuei dagokienez.
Hauek dira, besteak beste, Alboka abesbatzak hartzen dituen obligazioak:
- Lasarte-Orian emanaldiak egitea (Santa Zezilia, Olentzero eta Eguberriak).
- On-line emandako kontzertuak.
Lasarte-Oriako Udalak, berriz, hitzematen du gehienez ere 3.405,00 €-ko diru-ekarpena egingo duela 2020. urteko ekitaldirako.
Hitzarmena ALBOKA ABESBATZAren funtzionamendu normalak berekin dakartzan gastu orokorrak parte batean ordaintzeko formalizatzen da, eta, bereziki, honako programa hauetatik eratorritakoak ordaintzeko:
- Elkarteak erabiltzen duen lokala mantentzeko lanak, bai halaber bere jardueretarako beste lokal batzuk erabiltzean sortutakoak.
- Zuzendaritza teknikoa eta elkartea mantentzeko gastu orokorrak.
- Abesbatzarako kide berriak erakartzea eta urteko jarduerak ezagutzera ematea.
- Elkarteak urteko jardueren erakusgarri modura eskaintzen dituen kontzertuak egitea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala