partekatu
• ASFALTATZEKO KANPAINA
Adjudikatu da asfaltatzeko kanpaina berria, 1.460.520 euroan
Lasarte-Oria asfaltatzeko kanpaina Asfaltia, S.L.ri adjudikatu zaio 1.460.520 euroan, proposamenik onuragarriena izan baita. Lanak burutzeko epea 103 egunekoa da.
Horrez gain, lasarteoriatarrentzako molestiak gutxitzeko obligazioa ezartzen zaio kontratistari, errei bat beti zirkulatzeko moduan utzi beharko baitu hori posible den guztietan, eta halaber ezartzen zaio zenbait bide publiko gaueko orduetan egin beharko dituela, Lasarte-Oriarentzat edo auzo jakin batzuentzat zirkulazioan duten zentraltasunagatik.
Hauek dira asfaltatuko diren bideak,:
- · Zelaialde
- · Iturrigoxo
- · Txartel
- · Arranbide
- · Blas de Lezo
- · Donostia etorbidea
- · Antxota
- · Buruntza
- · Zirkuitu ibilbidea
- · Oria etorbidea
- · Goiegi
- · Atsobakar
- · Asteasuain
- · Antxisu
- · San francisco
- · Goikale
- · Landaberri
Iturria: Lasarte-Oriako Udala