Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ORIA

10 panel berrik gogora dakarte Oriaren historia

Orian ipinitako 10 panel berriek auzoko bizitzaren hainbat unetako argazkiak jasotzen dituzte. Panelen kostua 9.196 eurokoa izan da.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziarekin batera, Oriako Karmengo kaperaren ingurumarietan instalatu diren 10 panel berriak aurkeztu zituen.

Zaballosek nabarmendu zuen, panel horiek ipinita, gogora ekarri nahi izan direla gure herrian hain maitea dugun auzo horretako bizitzaren une garrantzitsuak Ekimena Guztion Lasarte-Oria programaren barruan kokatzen da, zeinaren xedea gure herriko hormak eta guneak errekuperatzea edo edertzea baita, dela muralekin, dela argazkiekin, Oriako auzoaren kasuan bezala.

Auzoaren eta hango jendeen bizitzaren une ezberdinak jasotzen dituzten 10 argazki historiko handi dira. Sorgin-dantza tradizionala, Brunet hariki-fabrika edo automobil-zirkuitua dira argazkietako gaien ardatz. Irudiek honako eszena hauek jasotzen dituzte:

  • ·      Brunetarren jauregia
  • ·      fabrikan lanean ari diren langileak ageri dituzten bi
  • ·      familia bat artilea makilaz astintzen
  • ·      langile-talde bat 1870an (gizonezkoen ondoan, emakume eta haurren presentzia nabarmentzen da)
  • ·      Baratzalde etxeko atzealdearen irudi bat
  • ·      Oriako plaza, fabrikaren mendeurreneko festan
  • ·      automobil-zirkuituarekin zerikusia duten bi irudi
  • ·      Sorgin-dantzaren desfilea

Diseinuaren kostua 2.178 eurokoa izan da, eta kanpoan irauteko moduko paneletan inprimatzearena 7.018 eurokoa. Panelak instalatzearen lana udaleko brigadak egin du.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala